Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HIRIBERRI

Geografia:

Koordenadak: 42º 57´I 1º 4´M. Hiriberri (Aezkoa) Berrendi mendiko (1354 metro) hego-mendebaldeko hegalean dago, 925 metroko altitudean. Mendi horren eraginpean dago. Iparraldera Petiriberro mendia du. Historia handiko mendia da, eta handik ia Aezkoako herri guztiak ikusten dira.

22,6 metro koadroko azalera du eta honaho herri hauekin muga egiten du: Orbaitzeta (Ipar), Aezkoako mendiak eta Irati (ipar-ekialde ), Jaurrieta (ekialde) Abaurrepea (hego-ekialde), Garaioa (hegoa), Aribe (mendebalde) y Orbara (ipar-mendebalde).

Zangoako merinaldean dago, Iruñetik 55 kilometrora eta Donibane Garazitik beste 50 kilometrora.

Mendialdeko klima subatlantikoa du: uda epelak dira eta neguak, berriz, hotzak. Elurte handiak izatea arrunta da. Hori gertatzen denean gehiago nabarmentzen da zein pikoak diren teilatuak.

Naturaz gozatzeko txoko eder asko daude herrian. Horietako batzuk kondaira zaharren xedea dira, gure herriko tradizioetan eta idiosinkarsian errotzen direnak.

Natura:

Hiriberriko lurraren eremu osoaren zatirik handiena bazka lurretarako erabiltzen da. Oihanak eta laboreek eremu txikiagoa hartzen dute. Hiru jarduera horiek dira herriko ekonomiaren zutabeak. Abeltzaintzan honako espezieak nagusitzen dira: Pirinio arrazako behiak (haragirako hazten direna), txurra ardiak eta, beste garaiekin alderatuz askoz kopuru txikiagoan, zaldiak.

Oihanari dagokionez, basoek hartzen duten eremuaren erdia pagadia da, eta batez ere herriko iparraldekoa; hegoaldean, berriz, haritzak nagusitzen dira.

Aipatzekoa da Tristuibartea edo Hariztibarreneko (500 hektarea) Erretserba Integrala. Han, haritzen artean, landare eta animalia ugari bizi da. Herrian honako espezie hauek ere ikus daitezke: izeiak (birlandatuak), hurritzak, intxaurrondoak, haginak, txilardiak…

Laborearen artean belar pentzeak nabarmentzen dira. Horretaz gain zerealak eta patatak ereiten dira.

Paraje hauetako fauna oso aberatsa da: oreinak, orkatzak, basurdeak, basakatuak, azeriak, urtxintxak, muxarrak, trikuak, ugatzak, sai-arreak, sai zuriak, gabiraiak, miruak, arotzak, sagu zaharrak, enarak, tximeletak…

Landareen artean, aurretik aipatutakoez gain, hokako barietateak ikus daitezke: astigarrak, ezkiak, urkiak, haltzak, zumeak, elorriak, gorostiak, ipar-ipuruak, intsusak, iratzeak…

Ibiltzea gustukoa dutenentzako hainbat bide dago egokiturik. Espeleologia etsegin dutenentzat, berriz, herrian leize-zuloak daude.

Historia:

Herria Erdi Aroan sortu zen eta Aezkoako herririk zaharrena da. Aezkoako herrien ezaugarriak ditu: harrizko kaleak, armarridun etxeak eta garaiak.

Beraz, Hiriberrin Aezkoako etxerik zaharrenak ditugu.

Hiriberrikoei hiriberritarrak edo katedratikoak deitzen zaizkigu. Katedrak (edo katredak) zurezko aulki txikiak dira, supazterraren ondoan esertzeko bereziki eginak.

Artea:

Gure etxeetako atari bakoitzari artea dario, hala nola herriko lau etxe hauek duten garaiei (gareak ere esaten zaie): Reka, Portal, Elizondo, Jauki. Lehenengo hirurak berriki zaharberritu dira

Herriko zenbait etxetan oraindik mantentzen dira ogia egiteko labe zaharrak.

Aipatzekoa da San Salbatore eliza, gotiko estilokoa, XIV. mendekoa. Elizari XVII. mendean kapera barroko bat erantsi zitzaion. Erretaula erromanista dauka, Juan de gazteluzar eta Ambrosio de Bengoetxeak egina. Bertan nabarmentzekoa da Jasokundearen taila, Antxietak hartutako kanonei jarraitzen diena. Bi erretaula daude: erromanista eta platereskoa; eta, horretaz gain, Kristo Gurutziltatu eder bat, XIV. mendekoa. Nafarroako Monumentuen katalogoan agertzen da.

Errota herriaren ondoan dago eta Betolegiko errota zaharreko makinaria dauka. Betolegi Orbarako bidean dago, hara ailegatu baino lehenago. Zubi esekia igarotakoan haren hormak eta kanalizazioak ikus daitezke.

Herriko sarreran ere Arrese etxea, Indianoaren etxea, ikus dezakegu. Aezkoako etxerik monumentalena da, bere arkuengatik eta harladuz egina izateagatik.

Festak:

Maiatzean ospatzen dira eta Jasokundearen egunarekin batera. Gure herriko idiosinkrasian eta ohituretan erroturiko jaiak dira.

Ohiturak:

Kutxataegileak: antzina ezpelkiz egietn zituzten (oraindik egiten dira) zaleak, sardexkak eta sukalderako bestelako objetuak.

Maximino Reka.

Asensio Domentx.

Anjel Domentx (Nafarroan matrikulatu zen lehenengo hegazkin txikia egin zuen).

Hizkuntza:

Euskera-Aezkera (euskalkia) elta gaztelera. 1936. urte arte herriko ia guztiak euskaldunak ziren.

Herriko zenbait etxetan oraindik aritzen dira aezkeraz (Iñaki Camino hizkuntzalari ospetsuak aztertu zuen bere tesian). Bestalde, herriko gazteak (25/30 urtetik beherakoak) euskaldunak dira ere derrigorrezko ikasketak D ereduan egin dituztelako.

Gastronomia:

Mendialdeko herrietako plater tipikoak.